Errosario kaleko 4. zenbakian piztu zen suak hiru etxebizitza hondatu zituen, baina ondoko etxebizitzak ere kaltetu zituen. Hala, 6. zenbakiko hiru etxebizitzako eta Kalegoen plazako 5. zenbakiko bost etxebizitzetako bizilagunak ezingo dira euren etxeetara itzuli segurtasuna bermatuta egon arte. Elgoibarko Udala kaltetutako bizilagunekin batzartuko da gaur.