Bai Euskarari Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa aurkeztu du. Urriaren 25ean izango da Hernanin, eta laugarren edizioaren izenburuak ikuspegi ugari dakartza: Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka. Ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldi sorta izango da.