Argazkian ikus daitekeen irudi ederrarekin hasi da Kinto-ospakizunen estreinako jaialdia. Urte desberdinetako kintoek, -23 taldek hartu dute parte-, elkarrekin atera dute argazkia Kalegoen plazan eta bakoitzak bere bidetik jo du gero. Ordu batzuk beranduago batuko dira berriro elkarrekin herriko kaleetan.