Euskal Herriko osoko 196.000 lagunek eman dute izena ahobizi edo belarriprest modura aritzeko 11 egunetan. Debabarrena eskualdean 6.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian. Horietatik, %70ak ahobizi moduan eman du izena eta %30ak belarriprest moduan. Elgoibarren 1.547 dira izena emandakoak eta 310 Mendaron (*Gaur eta bihar izena emango dutenak kontatu gabe). Baionan egin berri dute, 18:30ean, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia.