Aurten ere haur eta gazteen gurasoentzako formazio saioak antolatu dituzte Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak, Ikastolako Guraso Kontseiluak, eta Haurreskolako eta Arreiturre Institutuko gurasoek; eta lehenengo jardunaldia barixakuan egingo dute. Transexualitateari buruz hausnartuko dute oraingoan.