“Sukaldaritza sortzen” tailer gastronomikoak sukalde handi bihurtuko du Maalako parkea, datorren zapatuan, otsailaren 23an. Parte hartuko duten umeek herriko dendetan erosiko dituzten produktuekin prestatuko dituzte bi plater, eta Donostiako Zazpi jatetxeko sukaldari Paul Arrillagaren laguntza izango dute.