Otsaileko azken zapatuko ferian Elgoibarko hainbat baserritarrek eta ekoizlek saltokiak jarriko dituzte Kalebarren plazan. Elgoibarko Institutukoek kudeatuko dute hil honetako txosna eta umeentzako xaboia egiten ikasteko tailerra egongo da. Egongo ez dena kale kantarien saioa da, San Lazaro egoitzan emango baitute saio berezia.