Erreminta makinaren museoak 20 urte bete ditu eta ospakizun ofiziala egingo dute eguazten honetan, otsailaren 27an. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Ane Beitia Elgoibarko alkateak hartuko dute parte, besteak beste, eta museoko arduradunek Lamoten Grabatua liburua aurkezteko aprobetxatuko dute ekitaldia.