Jon Olivares Joxe Mariren azalean sartu da Patria telesailean. Aukera hau "kasualidadez" ailegatu zaiola dio, sekula ez zuela pentsatuko halako proiektu baten barruan egongo zenik. "Gaur egun oso zaila da aktore moduan aurrera egitea eta are gehiago halako pisua duen proiektu batean parte hartzea", azaldu du BARRENi eskainitako bideo-elkarrizketan. HBOrentzako telesailean figurante lanetan dabiltzan elgoibartarren iritziak ere jaso ditugu.