Sanloko Astigarraga eta Lauko taldeek zaleen aurrean jokatuko dituzte asteburuan denboraldiko partida garrantzitsuenak

Barren.eus 2019ko apirilaren 9a

2019 04 09 auko sanlo elgoibar eskubaloiaJakinekoa zen Astigarraga GYS Sport taldeak jubenil nesken Espainiako Txapelketako zortzi sektoreetako bat Elgoibarren jokatu behar zuela, datorren asteburuan, hain zuzen ere. Ez da, baina, zaleen aurrean partida garrantzitsuak jokatuko dituen Sanloko talde bakarra izango, Laukok Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzeko postu bat izango baitu jokoan Olaizagan jokatuko den lauko finalean. 

Osorik irakurri