36 urteko gizonezkoa da labankadaz hil dutena, eta Ertzaintzak atxilotu du ustezko erasotzailea

Barren.eus 2019ko maiatzaren 11

 

35 urteko gizonezko bat atxilotu dute Ertzainek, labankadarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Hiru gizon eraman dituzte komisaldegira hilketarekin lotura izan dezaketelakoan, eta 11:24an, hiruretako bat atxilotu egin dute. Gertatutakoa salatu eta biktimen gertukoei babesa agertu die Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak eta astelehenean, hilak 13, 19:00etan, Kalegoen plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Osorik irakurri