Mendaron hiru alderdik aurkeztu dituzte zerrendak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara. EHBilduk, EAJk eta PSEEEk, eta hurrenez hurren, Enetz Ezenarro, Iñaki Arregi eta Mari Jose Telleria dira haien zerrendaburuak. Alkategai bakoitzaren perfila eta elkarrizketa argitaratu ditu BARRENek aste honetako alean.