Deba ibaia garbitzera dei egin dute Mendaron zapaturako

Barren.eus 2019ko maiatzaren 21a

Mendaroko Ludoteka/Gaztelekuak, Gazte Asanbladak eta Arno Guraso Elkarteak antolatu dute ekimena, Mendaroko Udalarekin lankidetzan. 11:00etan elkartuko dira Herriko Enparantzan, eta lantaldetan antolatuta joango dira ibai bazterrak garbitzera. Antolatzaileek ohartarazi dute garrantzitsua dela eskularruak eramatea. Eguraldi txarra balego, beste baterako utziko lukete ibaia garbitzea, eta haren ordez, birziklatze gune ezberdinak sortuko lituzkete frontoian.

Osorik irakurri