%54,20ko parte-hartzea zenbatu dute Elgoibarren, 18:00etan, eta %51koa, Mendaron

Barren.eus 2019ko maiatzaren 26a

Barne Ministerioaren arabera, 1.415 mendaroarrek dute hauteskunde hauetan botoa emateko aukera, eta, Udaleko informazio-iturrien arabera, 18:00etarako, 722 herritarrek zuten botoa emanda (Hautes-erroldaren %51). Elgoibarren, berriz, %54,20koa izan da parte-hartze datua, 18:00etan, Barne Ministerioaren arabera, duela lau urteko hauteskundeetakoa baino 3,62 puntu altuagoa beraz. 20:00etarako itxiko dituzte hauteslekuak eta orduan ekingo diote botoak zenbatzeari. Europako Parlamenturako emandako botoak zenbatuko dituzte aurrena, Udalerakoak gero, eta azkenik, Batzar Nagusietarakoak.

Osorik irakurri