
Zerrenda bakarra aurkeztu da Larraulen Udal Hauteskundeetarako, PSE-EErena, eta 19 boto bakarrik batu baditu ere, zazpi zinegotzi eskuratu ditu. Jose Antonio Rodriguez, 2011tik 2015era bitartean Mendaron PSE-EEren zinegotzi izan zena, da zerrenda horretako buru, eta horrenbestez, bera izango da Larraulgo alkate datozen lau urteetan, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak udal gobernua osatuko dutela iragarri baitu.