Elgoibarko Udalak gazteen artean zientza eta teknologia sustatzeko Bizilabe izeneko egitasmoa jarriko du martxan. Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain, 11 eta 14 urte arteko gazteen artean teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko helburuarekin sortu ute egitasmoa, besteak beste, industriaren sektoreari bultzada emateko.