Urtero legez, Herriko Antzokiko zinemari hartuko dio lekukoa Aire Libreko Zinemak. Uztailaren 5ean hasiko dira Kalegoen plazako emanaldiak, eta uztailaren 28ra bitartean hamar film emango dituzte, definizio altuan. Aurten, duela hilabete batzuk hil zen Iñaki Agirreri eskainiko diote film bat, bera izan zelako aire libreko zinemaldiaren sortzaileetako bat.