Ana Aizpiri: “Ez dugu nahi, orain, ETA desagertu eta gero, egin zituztenak tesi faltsuen galbahetik sinestaraztea jendeari”

Barren.eus 2019ko uztailaren 12a

2019 07 11 ana aizpiri covite elkarrizketa barrenHogeita hamaika urte badira ETAren Eibar komandoko bi kidek Eibarren Sebastian Aizpiri tiroz hil zutenetik, eta Covite biktimen elkartean parte hartzeko pausoa eman du orain haren arreba Ana Aizpiri kazetari elgoibartarrak, biktimen elkartearen egitekoa inoiz baino beharrezkoagoa izango dela sinistuta. Aizpirik ez ditu ahaztu Sebastian nebaren eta Patxi Zabaleta herrikidearen kontra orduan esan zituztenak, ez eta atentatuok salatzeko ondorengo egunetan kalera irten ziren milaka herritarrek agertutako babesa ere. Kritiko agertu da, baina, instituzioetatik memoria egiteko sustatu dituzten hainbat ekimenekin, tartean 1956tik 2016ra Elgoibarren izan ziren gizaeskubideen urraketak batzeko Elgoibarko Udalak sustatutako ‘Memoria partekatu baterantz’ dokumentuarekin.

Osorik irakurri