Atseden eguna izan arren San Bartolome jaien barruan, Maalako Gune Askean hainbat ekitaldi izan ziren atzo. Goizean Deba ibaia garbitu zuten hainbat gaztek hamargarren urtez, eta arratsaldean, etxeko txikienek eskulanak egin zituzten Egur arte tailerreko arduradunekin, eta segidan, Niala magoaren magiak hartu zuen Maalako parkea. Gauean, berriz, musika izan zen protagonista Bikustik taldearen eskutik.