Euskalari gehienek aspalditxo alboratu zuten arren, euskalduntze berantiarraren teoria bolo-bolo ibili da hainbat euskaltzaleren artean, telebistan hauspotu zutenetik. Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea den Luis Mari Zalduak teoria horren inguruko azalpenak emango ditu Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren eta azken hitzaldian.