Iñaki Konde Rio de Janeiron (Brasil) jokatu duten 70.3 half ironman (ironman erdia) triatloi proban lehiatu zen, domekan, eta bere adin tarteko (65-69) azkarrena izatea lortu zuen. Garaipen horri esker, distantzia ertaineko Munduko triatloi txapelketarako sailkatzea lortu du. Taupon jokatuko da, Zeelanda Berrian. Kondek Rioko probaren kronika bidali digu Brasildik.