Pedro Mugurutza arkitekto frankistaren izena daraman Pedro Mugurutza etorbideari izena aldatu edo bere horretan mantendu behar den erabakitzeko herritarren parte hartze prozesua jarriko du abian Udalak. Ikur frankistei buruzko mozio batek jasotzen duen puntuetako bat da, zeina EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdien botoekin onartu zuten.