Min hartu du berriro ere Markel Bergara futbol jokalari elgoibartarrak. Hainbat lesioren ondorioz, partida gutxi jokatu ahal ditu Getaferekin 2017tik hona. Zorigaiztoko bolada atzean lagatzekotan zegoela zirudien orain, baina, eskuin hankako kanpoko meniskoa hautsi zuen martitzenean, entrenamendu batean.