Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloan parte hartu zuten adituen hitzaldien kronikak eta bideoak, -hamahiru guztira-, jaso eta euskaraalaezkara.eus webgunean eman dituzte Elgoibarko Izarrak eta Udalak. Hitzaldiez gainera, Jokin Trikitixaren musika-saioaren eta Ines Osinaga eta Lorea Argaratek emandako 'Mauriziak ez dau inor hil' kontzertuaren bideoa ere eskegi dute webgunean, Gotzon Garate zenaren oroimenez antolatutako gainerako Euskara ala ezkara saioetan bildutako pentsamendu eta emanaren ondoan.