Euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan diote aurre Behobia Donostia probaren 55. ekitaldian parte hartu duten korrikalariek, baina ez da oztopo izan marka onak egiteko, iazko denborak hobetzea lortu baitute gure ordezkarietako askok. 62 elgoibartarrek eta 14 mendaroarrek amaitu dute proba.