Lau urtean laugarrengoz egin dira gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, bigarrengoz aurten, eta Espainiak gobernu egonkor bat osatzeko dituen ezinak aspertu ditu nonbait herritarrak. Parte-hartzeak behintzat nabarmen egin du behera eta joera hori errepikatu da Mendaron ere. Apirilean egin ziren hauteskundeetatik hamar puntu jaitsi baita gaur parte-hartzea: %73tik %63ra. 1.499 lagun zeuden gaur botoa ematera eta 945k eman dute. Emaitzei dagokionean ez da ordukoetatik alderik izan.