Domeka goizean jokatu zuten ‘Bacalaos Alkorta’ Pintxo Lehiaketaren III. edizioko finala, Eibarren. Sukaldariek jendaurrean prestatu zituzten lehiaketarako pintxoak udaletxeko barruko patioan. Iaz moduan, Viento Sur izan zen Elgoibarko ordezkaria, herriko kanporaketa irabazi baitzuten Hego-Talo izeneko pintxoarekin.