Aurtengoan ere, Herri Urratsera joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute elkarlanean herriko hainbat gurasok eta Zuhatza Euskara Elkarteak. Txartelak Zalburdi tabernan eta Bikain jatetxean eskuratu daitezke, 15 euroan.
Autobusa 08:45ean abiatuko da Debatik, estalitako pasealekutik.
08:55ean jasoko du jendea Itziarko biribilgunean.
Itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.