Hasi da Euskaraldia!

Drogetenitturri 2025eko maiatzaren 16a

Martxan da euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozial masiboa: Euskaraldia. Ospatzeko, ekitaldi politak egin zituzten mallabitarrek eta ermuarrek herriko plazetan. Bideoan, Mallabiko Euskaraldiaren hasiera ekitaldiko irudiak, triki-poteoan Zazpi jauziak dantzatu bitartean. Laster, Ermuan jarritako photocall-eko argazkiak hemen, Drogetenitturri.eus atarian.

Orain, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko aukeratu dugun txaparen rola betetzea tokatzen zaigu. Beraz, hamaika egunotan... adi-adi belarriak eta astindu mingaina!

Segidan, Euskal Herri osoan zabaldutako Euskaraldia Batzordeen komunikatu bateratua: