2025/07/01 18:30 - 20:00

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari (TOC) buruzko hitzaldia

Itxaropena elkartean,
Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari (TOC, gaztelaniaz) buruzko hitzaldia eskainiko dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Nahasmendu hori pairatzen duen Francisco Holguín soraluzetarrak emango du hitzaldia, bi helbururekin; batetik, nahasmendu hori ezagutarazi egin nahi du eta bestetik, berak nahasmendu horrekin duen esperientzia partekatu nahi du. Gaiarekin interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldira.