Plastiko kopurua neurtzen dihardute Deba ibaian

Erredakzioa 2025eko abuztuaren 7a

Goiena.eus agerkariak berri eman duenez, egunotan, AZTI zentro teknologikoko ikerlariek, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ibaitako urak aztertzen dihardute: Bizkaian Nerbioi, Araban Zadorra eta Gipuzkoan Deba, ibaiotan plastiko kopurua zenbatekoa den neurtzeko.

Deba ibaiko laginak Bergaran, Eskoriatzan, Elgoibarren eta Deban hartu dituzte. Urria-azaroan egingo dute hurrengo lagin bilketa eta laborategian aztertu ostean emango dute emaitzen berri.  

Oharra: Bideoan kazetariak dio azken laginak Mutrikun hartuko dituztela baina ez da horrela. Azken laginak Deban hartuko dituzte.