LAN DEIALDIA

Lan deialdia zabaldu dute Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko

Berriketan

Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko prest daudenek abenduaren 10era arteko epea dute euren curriculum-ak bidaltzeko.

Ostiraletan Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko langile baten bila ari dira. Deialdi honetara aurkezteko interesa dutenek banaketa@barrena.eus helbide elektronikora bidali behar dituzte curriculumak; abenduaren 10a da horretarako azken eguna. 

 
Hona hemen lan eskaintzaren xehetasunak:

Eskatzen da:

  • Ostiraletan lan egiteko disponibilitatea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

Baloratuko da:

  • Euskaraz jakitea.
  • Antzeko lanetan esperientzia izatea.

Eskaintzen da:

  • Astekaria banatzen den egunean lan jardun osoa.