Langabeziak zertxobait behera egin du Deban azaroan

Ubane Madera Zangitu - Plaentxia.eus

19 langabe gutxiago daude urriaz geroztik Deban. Debabarrenean, berriz, datu gorabeheratsuak utzi ditu azaroko langabeziak. 

Konputu orokorrari begiratuta, oso gutxi, baina behera egin du langabezia tasak Debabarrenean, %10,35etik %10,32ra. Eta beherakada xume horren atzean, hiru herritan eman den gorakada eta beste hirutan eman den beherakada dago.

Eskualdeko daturik txarrena Soraluzekoa da. Izan ere, langabezia tasa %12,99ra igo da, urriko %12,41eko tasatik. Gora egin du Mutrikun, %6,85etik %7,27ra, eta Mendaron ere, %8,91tik %9,11ra.

Daturik onenak, berriz, Debakoak izaten jarraitzen du. Hain zuzen ere, %5,84tik %5,12ra jaitsi da tasa azken hilabetean. Era berean, behera egin dute datuek Eibarren (%12,01tik %11,99ra) eta Elgoibarren ere (%10,01tik %9,82ra).

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba                135     %5,12
  • Eibar               1.502  %11,99
  • Elgoibar             524    %9,82
  • Mendaro             90      %9,11
  • Mutriku              191    %7,27
  • Soraluze            227      %12,99
  • Debabarrena     2.669 %10,32