Biek jokatu zuten Mintxetan, zapatuan. Emakumeen Haundi taldea zelairatu zen lehenik, eta Azkoitiko Lagun Onak izan zuten aurkari auzokoen arteko derbian. Zuri-gorriek 1-0 irabazi zuten, markagailuko aldea handiagoa izateko aukera franko sortu zituzten arren. Aroa Cernadak sartu zuen partidako gol bakarra (bideoan). Ligan lortzen duten zortzigarren garaipena da, laugarrena jarraian. Gainerako lau partidetatik bat berdindu eta hiru galdu dituzte orain arte jokatutako hamabi jardunaldietan. Emaitza horiei esker, elgoibartarrak sailkapenburu daude 25 punturekin. Hori bai, lau talde daude 24 punturekin: Intxaurdi, Touring, Tolosa eta Urola. Elgoibartarrek Tolosan jokatuko dute urteko azken neurketa, asteburuan.
Haundi nagusi eibartarren aurkako derbian
Gizonezkoen taldeak Eibarko Urki taldearen aurka jokatu zuen, eta 2-0 irabazi zuten etxekoek, Ibon Macazagak sartutako bi gol ikusgarriri esker (bideoan ikus ditzakezue). Korner baten ostean sartu zuen lehen gola, eskuin hankarekin eginiko jaurtiketa bortitz batekin; lehen zatiko 44. minutuan. Bigarren zatian iritsi zen bigarren golean, berriz, atezaina gainetik gainditu zuen Macazagak, trebetasunez, eskuinez. Garaipen honekin sailkapeneko hirugarren postura igo da Haundi. Hamalau jardunaldi jokatu eta gero, 25 puntu dituzte, laugarren postuan dagoen Zumaiakok duen puntu kopuri bera. Bi talde bakarrik dituzte aurretik: Anaitasuna, 28 punturekin; eta txapelketako dominatzaile nagusia den Real Union B, 35 punturekin. Emakumezkoenak bezala, gizonezkoen Haundi taldeak Tolosan jokatuko du urteko azken partida.
CD Elgoibar klubeko taldeen asteburuko partidak:
Abenduak 20 (Mintxeta):
- Infantil Haundi (1) - Aretxabaleta (3) (10:00)
- Ohorezko kadete neskak (2) - Antiguoko (4) (12:00)
- Ohorezko jubenila (1) - Mondragon (3) (16:00)
- Ohorezko kadete mutilak (2) - Eibar (4) (18:00)
Abenduak 21(Mintxeta):
- Infantil A (2) - Euskalduna (4) (11:00)
- Jubenil B (1) - Zarautz (3) (17:00)
Abenduak 20 (kanpoan):
- Eibar - Infantil F11 neskak (10:00) AREITIO 3
- Lazkao - Infantil Txiki (10:30) ARIZTI HANDI
- Lazkao - Kadete B (15:30) ARIZTI HANDI
- Tolosa - Haundi Mutilak (16:30) BERAZUBI
- Ikasberri - Elgoibar B (17:30) GARMENDIPE - ANEXO
Abenduak 21(Kanpoan):
- Lagun Onak - Infantil F8 neskak (09:00) GARMENDIPE ANEXO
- Tolosa - Haundi Neskak (11:45) USABAL
- Soraluze - Kadete C (12:00) EZOZIA