Bariku arratsaldean, Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotari gaztetxoek Gabonetako lagunarteko jaialdiko partiduak jokatu zituzten. Denera, 26 neska-mutikok jokatu zuten eta harmailetan batu ziren ikusleen txaloez gain, pilotari bakoitzak, partidua amaitu ostean, ogitarteko bana jaso zuten sari moduan. Ohikoa den gisan, herriko dendetan erositako produktu sorta ere zozkatu zuten eta Rosa Oruesagasti Etxeberriak eroan zituen, berea zuelako saritutako zenbakia (11088). Argazkiak: Enara Gallastegi eta Leire Ginea.