EHUk bultzatutako egitasmoa da Euskrowd, euskararen etorkizun digitala bultzatzeko sortutakoa, eta ekimenaren bultzatzaileen esanetan, aplikazioaren helburua zera da: etorkizun hurbilean gailu digitalek euskara bere aberastasun, euskalki eta adierazteko modu guztietan ulertzea. Horretarako, baina, ezinbestekoa dute euskal hiztunen laguntza. Hala, aplikazioaren bidez grabazioak egiteko eskatu diete herritarrei, eta zehaztu dute edozein pertsonak parte hartzu dezakeela egitasmoan, "galdera errazak eginez edo euskarazko komandoak emanez".
Ahozko artxibo horiek guztiekin ahots eta testu datuen corpus ireki bat sortzen ari dira, eta haien esanetan, horri esker, aukera dago "benetako euskaran oinarritutako adimen artifizialaren eredu inklusiboagoak eta adierazgarriagoak trebatu eta ebaluatzeko". Beraz, zenbat eta parte-hartze handiagoa, orduan eta handiagoa eta osatuagoa izango da datu basea, eta hartara, etorkizuneko teknologiek hobeto ulertuko dute hizkuntza.
Parte hartzeko, proiektuaren webgunera jo behar da, eta bertan izena eman.