Kirol federatuaren urteko sariak banatzeko ekitaldian egin zuten solasaldia, abenduaren 17an. Lorea Arakistainek gidatu zuen berbaldia eta zazpi lagunek hartu zuten parte. Eibarko futbol taldeko ordezkariak Markel Barrocal eta Ander Arce jokalariak izan ziren; azken hori elgoibartarra. Eurekin batera, futbol egokituaren arloko arduraduna den Ander Romaratek ere hartu zuen parte solasaldian.
Real Sociedad Fundazio ordezkariak, berriz, Ainara Muga (proiektu arduraduna) eta Leire Esnal (Realeko jokalaria La Liga Genuine txapelketan) izan ziren.
Azkenik, Athleticen Fundazioko ordezkariak Igor Arenaza koordinatzailea eta Eneko Apoita jokalaria izan ziren.
Espainiako Ligak sortu zuen Genuine liga, ekimen aitzindaria mundu osoan. Adimen urritasuna duten gazteek jokatzen dute 2017-2018ko denboraldian abiatu zuten lehiaketan.
