zozketa

Zapatuan Gabonetako bertso jaialdia Herriko Antzokian

Egoitz Unamuno Loidi

Gabonetako bertso jaialdian kantatuko duten bost bertsolariak.

Zapatu arratsaldean Gabonetako bertso jaialdia egingo da Soraluzeko Herriko Antzokian. Barrena.eus-ek bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu HEMEN

Soraluzeko BertSora bertso eskolak antolatuta Gabonetako bertso jaialdia egingo da zapatu arratsaldean Herriko Antzokian. Bertan, bost bertsolari ariko dira kantuan: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Xabat Illarregi, Eneritz Artetxe eta Irune Basagoiti, azken hau debabarrendarra da (mallabitarra). Gai-jartzaile lanetan, berriz, Gaizka Azkarate plazentziatarrak jardungo du. 

Jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez jarri dituzte salgai Iratxo goxodendan baina egunean bertan ere eskuratu ahalko dira Antzokirako sarreran. Bestalde, Barrena.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu HEMEN eta bihar eguerdiko 12:00ak arteko epea dago zozketan izena emateko.