Rosaliaren arrastorik ez Itziarren

Erredakzioa 2025eko abenduaren 28a

Gaur goizean argitaratutako albistea Inozente eguneko txantxa bat izan da. Guk dakigula behintzat, Rosalia ez da egunotan Itziarren izan.

Gaur (abenduak 28) Inozente eguna dela eta, Barrena.eus atariak ere umoreari keinu egin dio. Hortaz, gezurra da Rosalia musikari ospetsua Itziarren izan berri dela bisitan. Bai, noski, hori gerta liteke, zergatik ez? Baina gu ez gara momentuz enteratu.

Gozatu dugu prozesuaz, gustura izan gara konplizeekin eta barre ugari izan dira tartean. Bejondeizuela parte hartzaile guztioi! Eskerrik asko!

Bide batez, txantxaz harago, gogoratu eskualdean bertan paraje ederrak ditugula. Rosaliarentzat eta beste askorentzat ezezaguna izan arren, ondare natural eta kultural aberatsa dago Debabarrenean. Eta, Gabonetan ez ezik, urte osoan zehar ere bada zer ikusia gurean. Askoren artean, Oteizaren Amatasuna eta Itziarko eliza bi adibide baino ez dira.