Bidean datoz Errege Magoak gurera ere eta Debako eta Itziarko bizilagunak haien zain izango dira gaur arratsaldean. Bada, urtero bezala, egun berean izango dira bi kabalgatak, baina ordu-erdiko aldearekin.
Lehenengo hitzordua Deban izango da; Errege Kabalgataren antolakuntza taldeak iragarri bezala, Errege Magoen desfilea Agirre jauregiko plazatik abiatuko da, 18:30ean. Itziarren, berriz, 19:00etan egingo diete ongietorria Meltxor, Gaspar eta Baltasarri Bikain jatetxearen parean.