Armagintza gurean (II)

Estibalitz González 2025eko abenduaren 31

Abankargazko pistola, Euskal Museoak 1992an erosi zuen antigoaleko denda baten, 160.000 pzta. ordainduta.

Ramiro Larrañaga idazle plaentxiarrak  “Armeros vascos. Repaso histórico-Raíces y desarrollo” izenburupeko liburuan 2001. urtean argira emandako armagin zerrenda amaigabetik, Ermuan eta Mallabian aritutako 70 pertsona eta enpresen izenak bereizi ditugu. Argazkiak: Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa / Estibalitz González.

Larrañagari eginiko elkarrizketa baten, armen ekoizpena Euskal Herrian noiz hasi zen galdetuta, zera zioen: “Frogatu dut Placencia-Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Bergara eta abarretan su-izkiluak Amerikako deskubrimenduaren aurretik ekoizten zirela, zehazki 1482an”. Argitzen duenez ezinekoa da 500 urteko etengabeko jarduera honek sortutako marka ugariak biltzea. “Arma-maisu bakoitza lantegi baten jabe bezala hartu behar da, kasu askotan langile gutxi batzuren kargu eta XIX. mendearen erdialdera arte indarrean egon ziren 4 gremioetako baten sartuta” aipatzen du ere. Beraz, armaginen kolektibo zabalaren gremiook osatzen han zeuden kanoigileak, izkiluaren kanoia egiteaz arduratzen zirenak; kaxaginak, kuliandia edo kulataz; txispaginak, tiro sistemaz eta azkenik aparejuginak, armak behar zituen gainontzeko txikikeriez. 


Abankargazko pistolaren grabatua: zidarrean zintzelatuta dakar “En Ermua. Por Careaga. Año 1840”.

Ikerlariak batutako zerrendan, armagin bakoitzaren izenaren ondoan dagoen datak enpresa aktibo zegoen uneetako bat adierazten du. “Sasoi gremialaren ondorengo urteetan, adierazitako urtea XIX. mendearen azken hiruhilekoan ezarri ziren industria-erregistroetatik lortutako datua da, baita beste erregistro batzuetatik ere” azaltzen du egileak. “Armagina” deitura generikoa jartzen du dokumentuak ez duenean zehazten lanbidearen barruan zer berezitasun zuen. 


Looking-Glass pistola erdi-automatikoa, Acha Hermanos-en tailerrean eginikoa.

Gurera etorrita, 1548koa da lehen arkabuzari ermuarra eta Mallabian armagin bakarra azaldu da erregistratuta, Gerean eta 35 urtez aktibo egondakoa. Hauek ba idatziz topatutako artisau eta enpresarien deiturak, kasu batzuetan beraien ofizioa eta ekoiztutako izkilu mota edota markaren izenarekin:

ACHA Y Cía, Domingo de. Pistola automatikoak eta errebolberrak. Acha, Atlas, Triplex, D.A.C, Gloria , Allies eta Looking-Glass markak. 1914-45.
ACHA, Fernando. Pistolak eta errebolberrak. Looking-Glass marka. 1945.
ACHA, Hermanos. Pedro Mª. Pistola automatikoak eta errebolberrak. Looking-Glass eta Acha markak. 1910-36.
AGUIRRE y Cía. Pistolak eta errebolberrak. Basculant, Le Dragón eta A.C. markak. 1920-36.
AGUIRRE, Vicente de. Armagina. Marka propioa. 1810-29.
AGUIRREGOMEZCORTA, Francisco. Pistolak eta errebolberrak. 1929.
AITOR S.A. Kirol-arma zuriak. 1997.
AMILLATEGUI, Juan de. Txispagina. Guerena. 1705-40.
ARAMBURU MAQUIBAR, Benito. Armagina. 1896.
ARAMBURU, José. Errebolberrak. J.A. marka. 1929-33.
ARAMBURU, Martín Lorenzo de. Armagina. 1810-17. Armak Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan.
ARANA, José de. Armagina. Pistoidun pistolak. 1832.
ARDANZA, Félix. Pieza mekanizatzailea. 1929.
AREITIO, Domingo. Hijos de. Piezen mekanizazioa. 1929-33.
AREITIO Hermanos.  Izkilu motzak. H.A. marka. 1925.
AREITIO, Juan Domingo de. Armagina. 1810.
AREITIO, Martín de. Armagina. 1723.
ARIÑO, José Mª de. Errebolberrak. 1900.
ARZAMENDI, Juan de. Arkabuzaria. 1598-1610.
ASTIAZARAN, Ignacio Melchor de. Armagina. 1810.
ASTIAZARAN RIVAS, Pedro Miguel de. Arkabuzaria. Marka propioa. 1758an jaioa.
AZCARATE. Pedro de. Aparejugina. 1745ean diputatu gremiala.
BASOBILBASO, Antonio de. Txispagina. 1722-45.
BENGOECHEA, Valentín. Arma motzak. V.B.I. marka. 1925-32.
BUSTINZA, Andrés López de. Arkabuzaria. Plaentxiko Armen Errege Fabriketan ordaintzaile. 1574.
BUSTINZA, Domingo de. Arkabuzaria. Santanderren Pedro Menéndez de Avilések prestatzen zuen  Armadarako arkabuzak eta mosketeak hornitu zituen. 1578-94.
BUSTINZA, Pedro de. Arkabuzaria. 1597.
CAREAGA, B. Armagina. Guardia de Corps talderako pistola berezien egilea. 1812-32.
CAREAGA, Silvestre. Arkabuzaria. Marka propioa. 1793.
CASALIZ, Gregorio. Piezen mekanizazioa. 1929.
EGUREN, Domingo de. Armagina. 1745.
EIZAGA-GOICOECHEA, Agapito de. Armagina. 1810.
EIZAGA-GOICOECHEA, J. Armagina. 1802.
EIZAGUIRRE. Sinadura armeroa. Carlos V pretendientearentzat  bi pistola berezi egin zituen. 1838.
GARATE Hermanos. Pistolak eta errebolberrak. Cantabria eta G.H. markak. 1910-1929.
GOMICIAGA, Javier de. Armagina. 1810.
GORROCHATEGUI, Doroteo. Errebolberrak. D.G. marka.
HORMAECHEA, Fernando. Arma motzak. F.O. marka. 1925-30.
IRIGOYEN, Domingo de. Txispagina. 1574.
IRIGOYEN, Domingo de. Arkabuzaria. Santanderren Pedro Menéndez de Avilések prestatzen zuen  Armadarako arkabuzak hornitu zituen. 1594-1639.
ITURRIAGA, León . Piezen mekanizazioa. 1929.
IZAGUIRRE. Sinadura armeroa. 1838.
IZAGUIRRE, Eloy. Arma motzak. E.I. marka. 1925-33.
IZAGUIRRE, Francisco. Pistolak, errebolberrak eta kartutxerak. F.I. marka. 1929-34.
IZAGUIRRE, Pedro Mª. Pistola automatikoak. 1929.
IZARRA, Teodoro. Karabinak eta piezen mekanizazioa. T.Y.E. marka, izar biren artean.
LARREATEGUI, Diego de. Arkabuzaria. 1598-1610.
LARREATEGUI, Juan de. Kanoigilea. 1652-66.
LARRIATEGUI, Domingo García de. Arkabuzaria. 1588-1634.
LARRIATEGUI, Francisco Ibáñez de. Arkabuzaria. 1548-58. 1.048 arkabuzen eskaera.
LARROSA, Pantaleón de. Oviedoko Errege Fabrikan Maisu aztertzailea 1838an.
LEGORRETA, Esteban de. Kanoigilea. 1599.
MENDIOLA, Aurelio. Pistolak. Vainquer marka. 1912-23.
ODRIOZOLA, Joaquín de. Armagina. 1740.
OLAERREAGA, Juan de. Arkabuzaria. 1598-1610.
ONAINDIA Hermanos. Pistolak eta errebolberrak. O.H. marka. 1929-32.
ORBE, Casto. Arma motzak. C.O. marka. 1924-29.
ORBE y AREITIO Hermanos. Errebolberrak eta pistola automatikoak. 1929.
ORMAECHEA, Fernando. Pistolak eta errebolberrak. F. O. eta Merke markak. 1929-33.
ORMAECHEA, José Mª. Piezen mekanizazioa. 1929.
ORMAECHEA, Viuda e Hijos. Piezen mekanizazioa. 1929.
ORMAECHEA y UNAMUNO. Aldibereko tiroko lau kanoidun errebolber-pistolak.
ORTUZAR MENDIOLA, Justo de. Plaentxin Maisu aztertzailea 1842-66 artean eta Oviedon 1866an.
SAGRONIZ, Donato. Arma motzak. D.S. marka. 1925-30.
SALAVERRIA, Santiago. Pistola automatikoak. Etna, Tisán, Unis, S.S. Protector eta Invicta markak. 1920-35.
SOLOZABAL, Gregorio. Armagina. Lefaucheux errebolberrak 1870 inguruan.
URIGÜEN, Diego García de. Arkabuzaria. 1598.
URRETA y Cía. Arma motzak. Hijos de Domingo Urreta bezala jarraitu zuen. U.Y.C. marka, koroi baten azpian.
ZUBIBARRETA, IRIONDO y Cía. Arma, pistola eta errebolberren mekanizazioa. Z.I.C. eta Le Dragón markak. 1929. 
ZULOETA, Martín de. Txispagina. 1612.


Hiru artisau ermuarren marka identifikagarriak, euren su-izkiluetan grabatzen zituztenak. 

Erlazionatuak

Armagintza gurean (I)

Estibalitz González abe 06 Ermua   Mallabia