Elurra eta hotza protagonista nagusiak

Estibalitz González

Sasoian sasoiko eguraldia egiten duenean, urtarrilaren hasiera honi hotza eta negu usaina dagokio, eta halan etorri da etorri ere.

Egunotan 0 azpitik eta honen gainetik dantzari dabiltza graduak, hotzarena hizketagai nagusi izatera pasatuz. Aroak etxe epelean babesteko konbitea egiten duen arren, ondo jantzi, buru eta esku ganoraz estali eta gozatu neguko egun hauetaz, natura lo baina beti bezala eder dagoen honetaz.