Makina batek Eibar-Ermua arteko biribilgunea oztopatu du

Ander Gomez 2026ko urtarrilaren 7a

Garabi batek zeraman sondeo-makina biribilgunean erori da eta bi erreietako bat oztopatu du. Ertzaintza bertaratu da eta trafikoa bideratzen dihardu. Azaldu dutenez, bi norabideak erabilgarri daude eta “motel baina arazo barik” pasatu daitezke ibilgailuak. Kamioi-pluma bat bidean da makina jasotzeko. 

*Eguneraketa (14:22): Kamioia heldu da eta makina erretiratzeko lanei ekin diete. Hurrengo minutuetan Ermuko irteerako erreia moztuta egongo da. Gidariek saihesbideko biribilgunera igo eta buelta emanda jo ahalko dute Eibar aldera.