Elgoibar BHIko ikasleek abenduaren 26an eguerdi partean egindako zozketak badu sariduna: Nora Garcia. Iragarri dutenez, 7342 zenbakia izan zen irabazlea, eta haren ordezkoa 5821 izan zen. Institutuko ikasleek sare sozialetan eta Whatsapp bidez zabaldu zituzten zenbaki saritua eta ordezkoa eta, hala, irabazlea nor zen jakitea lortu zutela azaldu dute. Beraz, Nora Garcia debarrarentzat izan da Belaustegi jatetxean bi pertsonentzako bazkaria.
Zozketatik lortutako diruarekin Mallorcara egingo duten ikasbidaiaren gastuak finantzatuko dituzte. Zehaztu dutenez, ekainaren 8tik 14ra izango da irteera.