Odola emateko premia berezia sei odol motatan

Ander Gomez 2026ko urtarrilaren 15a

Autobusa lehen odol-emaileen bisita jasotzen, gaur, Ermuan.

Odol-emaileen autobusa jarri dute Bizkaia Etorbideko Kaltxango geltokian. Goizez 13:45 arte egongo da, eta arratsaldez 16:30etik 20:45era zabalduko ditu ateak. Ermuarrak zein mallabitarrak daude deituta bertaratzera.

Gaur (urtarrilaren 15ean) urteko lehen odol-ematea egingo dute ermuarrek eta mallabitarrek. Euskadiko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute odol-erreserba gehienek oso maila baxuak dituztela. O+, O-, A+, A-, B- eta AB- motatako odolen premia berezia dago eta lehenbailehen emateko eskatu dute.  B+ eta AB+ motatakoek, berriz, hurrengo odol-biketara itxaron dezakete.

Gaur gerturatu ezin dutenei, gogorarazi nahi diete Durangon egunero (astegunetan) dagoela odola emateko aukera, 16:30etik 21:00etara, bertako anbulategian (Herriko Gudarien kalea, 7).

"Odola eman dezaket?"

Pertsona batzuek ezin dute odolik eman osasun egoera edo bestelako arrazoiengatik. Zalantzak dituztenek autobusean bertan argitu ahalko dituzte baina, bestela ere, Euskadiko Odol Emaileen Odola eman dezaket?  test arina egin dezakete etxetik bertatik. Testa betetzeko egin klik hemen.

Dena den, elkartetik azpimarratu dute autobuseko medikuak duela azken hitza: "Testak ez du ziurtatzen odola eman ahal izatea, autobusean galdera zehatzagoak egin daitezke eta horren arabera hartzen da erabakia".