Gaur, urtarrilak 15, 22:00etatik 06:00etara AP-1 eta AP-8 Behobiako norabidean lotzen dituen Maltzagako zubibidea guztiz itxiko dute, istripua izan duen obra-kamioi bertatik erretiratzeko. Kamioiak gaur izan du istripua zubibidearen lanak egiten ari zela eta iraulita gelditu da obra eremuaren barruan. Bertatik kentzeko, garabi bat eramango dute, eta ondorioz, zubibidea guztiz itxi beharko da.
Lotura hau itxita dagoen bitartean, AP-8a Behobiako norabidean hartu nahi duten erabiltzaileek 145 irteeratik irten beharko dute N-634 Eibarko norabidean, eta behin ordainlekua pasata, biribilgunean buelta eman eta berriro AP-8an sartu Donostiako norabidean.