Pertsona bat zauritu da Altzola eta Mendaro artean izandako istripuan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 28a

Istripua eduki duen autoa garabiak mugitu eta gero. BARRENA

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Elgoibarrerantz zetorren autoa bidetik irten da, eta N-634 errepidea eta AP-8 autobidea banatzen dituen mendi zatia jo du.

Elgoibar eta Mendaro artean autoz ibiltzen direnek ondo ezagutzen dute autoak istripua eduki duen bihurgunearen arriskua. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, gidaria bakarrik zihoan istripua eduki duen autoan, eta Mendaroko Ospitalera eraman dute.