Maltzagako tunel barruan matxuratu da kamioi bat

Asier Orbea Ostolaza 2026ko urtarrilaren 29a

Ez atzera ez aurrera geratu da kamioi bat Maltzagako tunel barruan.

Matxura bat edukitzeko ez dago une eta leku onik, baina lekuak eta lekuak daude. Kamioilari bat Maltzaga tunel barruan geratu da gaur goizean, atzera edo aurrera mugitu ezinik. Trafikoan eragina izan duen arren, tunel kanpoko bidetik desbideratu ahal izan dituzte ibilgailuak, eta sahiesbide hori lagungarria izan da auto-ilara luzeagoak egon ez zitezen.