Eguraldi petral samarra egin arren, errugbi giro ederra izan zuten atzo goizean, domeka, Ezoziko zelaian. Gogotsu jardun zuten Debarroa taldeko gazteak Ordizia taldekoen konta eta partidua irabazi egin zuten etxekoek, 22-10.
Enekoitz Igartua SoraGazteak Rugby Klubeko kideak esandakoaren arabera, Debarroa Rugby Kluba talde moduan egiten ari den garapenaren erakusle izan zen atzoko markagailua, “oso ondo jokatu zuten, nabaritzen da dagoeneko elkar ezagutzen dutela eta aurrera doazela jokoan ekipo moduan”.
Baina jokoaz aparte, zelaian eta elkarren artean izan zen giroa nabarmendu zuen Igartuak. “Ordiziako umeak eta familiak primeran portatu ziren eta primerakoa izan zen elkarren arteko giroa; denok ibili ginen oso-oso gustura”.