Urtarrilaren 23tik martxoaren 27ra bitartean, Eibarko 49. Antzerki Jardunaldietarako egitarauaren barruan, euskarazko zortzi antzezlan eskainiko dituzte eta Barrenak emanaldi bakoitzerako bi sarrera zozkatu ditu. Guztira 78 herritarrek parte hartu dute zozketan eta irabazleak ondorengoak izan dira:
Antzezlana: Zanbuila. Irabazlea: Nerea Agiriano.
Antzezlana: Egin bedi zure nahia. Irabazlea: Josune Saban.
Antzezlana: Kolapsoa. Irabazlea: Mirian Arrizabalaga.
Antzezlana: Kaka. Irabazlea: Vicente Caballero.
Antzezlana: Loreen hizkuntza. Irabazlea: Paula Heras.
Antzezlana: Hodei guztien gainetik. Irabazlea: Amaia Zinkunegi.
Antzezlana: Nor naizen baneki. Irabazlea: Veronica Galarraga.
Antzezlana: Kandida. Irabazlea: Edurne Askasibar.
Irabazle bakoitzak bi sarrera izango ditu bere izenean eta lehiatilan bertan jaso ahalko ditu emanaldia hasi aurretik.
Sarrerak salgai
Eibarko Antzerki Jardunaldietako hogeita zortzi antzezlanetarako sarrerak salgai daude online Eibarko Udalaren webgunean eta fisikoki, astelehen eta ostiraletan, 17:30-19:30 bitartean, Coliseoko lehiatilan.